DBHko helburuak

DBHko HELBURUAK

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 4 urteko iraupena duen hezkuntza etapa da. Hau amaitutakoan Batxilergoko modalitate desberdinak edo Erdi Mailako Heziketa Zikloa (EMHZ) ikasteko aukera eskainiko dien titulua lortzen dute.

Gure hezkuntza helburua helduaroan baliagarriak suertatuko zaizkien baliabide pertsonalak nahiz akademikoak eskaintzea litzateke. Gure leloak “Zugandik hurbil/Cerca de ti” adierazten duen bezala, irakasleentzat berebiziko garrantzia du ikasketak burutu bitartean ikasleengandik gertu egoteak.

Gizartean era egokian txertatzen eta hiritar zintzoak ikasten lagunduko dieten zenbait txango, tailer, jardueratan ikasleen parte-hartze eraginkorra sustatzen dugularik, Tutoretza-lana era berezian zaintzen dugu. Honelako jarduera asko profesionalek lantzen dituzte. Gai askoren artean hurrengoak azpimarratuko genituzke: bizikidetasuna, eskola-jazarpena edo bullying-a saihestu eta detektatzekoak, genero berdintasuna, hezkuntza afektibo-sexuala, alkohola eta drogen kontsumoari aurrera egitekoak, e.a.

Gure ikasleak eta hauen familiek ikastetxean bertan eskura dute Orientabide Saila. Honen helburua litzateke hezkuntza elkarte osoari laguntza eta aholkularitza eskaintzea. Halaber, eskolaz kanpoko jardueren eskaintza eta aisialdirako taldeena oso zabalak dira.

ETAPAKO KOORDINATZAILEAK

Eva M. Reyes  evamariare@berrio-otxoaikastetxea.com   DBH 1-2
Miren Morán  mirenms@berrio-otxoaikastetxea.com DBH 3-4

 

Azkena sareetan

Informazio gehiago

Azkena Instagramean

©2016 Berri-Otxoa Ikastetxea (Bilbo) || Menesianos Provincia Nuestra Señora del Pilar