Batxilergoko helburuak

HELBURUAK

Batxilergoak bi urteko iraupena duen hezkuntza-etapa da eta bertan ikasi ahal izateko guztiz ezinbestekoa da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Titulua izatea. Goi mailako ikasketak edo Goi Mailako Heziketa Zikloa (GMHZ) burutu nahi dituzten ikasleak prestatzea du helburu nagusia.

Etapa honetan hezkuntza-helburu bikoitza dugu; alde batetik, ikasleei laguntzea da, eta bestetik, helduaroan baliagarriak suertatuko zaizkien baliabide pertsonalak nahiz akademikoak eskaintzea.

Batxilergoko 1. Mailako ikasle guztiek Gizarte-Hezkuntzako ikasketak egiten dituzte. Ikasgai horrek elkarkidetasunean oinarrituriko praktikak ditu. Bertan, umeekin, agureekin, gaixoekin, kirol-klubetan, Agenda 21 proiektuan, …ikasketa-esperientziak biziko dituzte. Eskolaz kanpoko jardueren eskaintza zabala ere badute; baita ikasketa bidaiari esker, Europa zenbait lurralde bisitatzeko aukera ere.

Halaber, Batxilergoko ikasketak burutu bitartean, ikastetxean bertan Orientabide Saila ere badute eskura. Honen lana ikasketa hauen bukaeran ikasleek hartu beharko dituzten erabakietan laguntzeko bideratzen da.

ETAPAKO KOORDINATZAILEA

Iñigo Latorre   inigolb@berrio-otxoaikastetxea.com

Azkena sareetan

Beharrezkoa da eduki hau ikusteko cookie erabilera onartzea. Hura ikusteko, mesedez cookie-erabilera onartzen duzu

Informazio gehiago

 

©2018 Berrio-Otxoa Ikastetxea (Bilbo)                 .