Ikasleen Guraso Elkartea

GURASO ELKARTEA

Berrio – Otxoa Ikastetxeko Guraso Elkarteak (GE) Hezkuntza Proiektuaren garapenean laguntzea du helburu nagusia. Hori dela eta, guraso guztiei ekimenetan parte hartzeko gonbidapena helarazten die.

Hezkuntza Elkarte eta familien arteko komunikazioa sustatzeko lan egiten dugu; baita kideen arteko laguntza bideratzeko ere. Honekin batera, seme-alaben hezkuntza dela eta sor litezkeen iradokizunen bitartez, gurasoen eskubideak zaintzeaz ere arduratu egiten gara.

JARDUERAK

Juan Maria
Guraso Elkarteak Juan Mariaren (Anaia Menetarren sortzailea) astean ere parte hartzen du; baita Kermessen ere. Bertan ume txikientzako zenbait jarduera eta txokolatada antolatzen ditu. Halaber, eskola ordutegian antzezlanei, magia ikuskizunei… diru laguntzak ematen dizkie.

Gabonetako txapelketa
Ikastetxeko polikiroldegian guraso guztiok saskibaloian eta futbolean elkarrekin jolasten gara. Urtarrilaren hasierako egunetan antolatzen da.

Inauteriak
Santutxuko desfilean parte hartzen dugu eta auzoko zenbait elkarteri laguntzeko helburu solidarioak dituen bazkari bat antolatzen dugu ikastetxeko jantokian.

Familiaren astea
Aste honetan zehar antolatzen diren ekintzetan familiak ditugu protagonistak. Azken urteetan maiatzaren 1ean antolatzen den Cabarceno eta Azpeitirako txangoek oso harrera ona izan dute familien artean. Kultura eta dibertimendua uztartzen dituzten txangoak izaten dira.

Eskola-materiala ematea

Azken urteetan eskola-materialak nahiz eskola-arropak hartzen dituzte gehien behar duten familiei emateko.

GURASO ELKARTEKO KIDEAK:

Lehendakaria: Juan Antonio Velázquez
Lehendakariordea: Marisol Prieto
Idazkaria: Izaskun Laborda
Diruzaina: Teresa Pascual
Pastorala eta Kulturala: Amaia Mendia
Batzordekideak: Itziar Rilo, Rosi Silva, Ibai Méndez, Ana Herrán, Iraide Aguilar, Sara María.

Azkena sareetan

Informazio gehiago

Azkena Instagramean

©2016 Berri-Otxoa Ikastetxea (Bilbo) || Menesianos Provincia Nuestra Señora del Pilar