Nor gara?

 

MISIOA:

Gizarte Ekimenezko hezkuntza ikastetxea gara, kristaua eta menetarra, inguruneko ume eta gazteei heziketa INTEGRALA emateko sortua, hauei, pertsona moduan garatzen laguntzea dugu xede, bizitzen eta elkarrekin bizitzen irakastea, Jesukristo ezagutzen eta Berarekin harremana izaten ezagutaraztea eta aldi berean, bai gizartean bai elizan, pertsona eraginkor, kritiko, arduratsu, aske, transzendentziari irekia solidarioa eta behartsuenen aldeko zaletasun argiarekin integratzen bideratzea.

Hau guztia:

    Pedagogia menetarraren bidez.

    Misio, Ikuspegi eta Baloreekin konprometiturik dagoen irakasle talde adituaren bidez.

    Baliabide egokiak eta etengabeko hobekuntzan dagoen prozesu bidezko kudeaketaren bidez.

IKUSPEGIA:

Geure inguruko gizartean erreferentzi argia izateko asmoa dugu, ikasleei, familiei, eta gizarteari zerbitzu bikaina eskaintzen dien ikastetxea izatera heldu eta honako honen bila ari gara:

    Kalitatezko zentroa izatea, gaurkotua, guztientzako hurbila eta inguruari irekia.

    Bestelako ikastetxea izatea eta ikasleei esperientziak eta ezagumenduak eskainiz euren heldutasuna eta nortasuna garatzen laguntzea.

    Menetarren egitasmoan oinarria duen hezitzaile-elkarte kristaua izatea.

BALOREAK:

IKASLE ETA FAMILIENGANAKO HURBILKETA: ikasle, famili, ume eta gazteen artean egote aktiboari eusten diogu, ikasgelatik eta eskola ordutegitik haratago .

TRANSZENDENTZIARI IREKITASUNA: Nazareteko Jesusen mezua ardatz dugula, ikasleriaren fedearen hasiera eta hazkuntza prozesuan bitarteko lana egiten dugu, betiere norberaren askatasuna errespetatuz.

PROFESIONALTASUNA: hezitzaileok talde-lana garatzen dugu, ikasleek dituzten bakarkako beharrizanei eta beharrizan orokorrei erantzun eraginkorrak emateko eta horretarako, hezitzaile-elkarte osoak etengabeko formazioan dihardu.

BERRIKUNTZA: Geure Misio eta Ikuspegiari koherentziaz jarraituz, inguruko egoera aldakorretara, kulturara eta teknologiara, egokitzen gara.

ELKARTASUNA: Bizi-estilo aktibo eta konprometitua bultzatzen dugu beharrizan handienak dituztenen aldeko joera heziz. Hau lortzeko, bitartekoak eta baliabideak jartzen ditugu jokoan eta lankidetza solidarioa garatzeko esperientziak eta egitasmoak bultzatzen ditugu

Azkena sareetan

Informazio gehiago

Azkena Instagramean

©2016 Berri-Otxoa Ikastetxea (Bilbo) || Menesianos Provincia Nuestra Señora del Pilar